Dulantziko ikasleen zuhaitz landatzea, iruditan

Mirian Biteri 2020ko martxoaren 20a

Dulantziko eskolako 'Ostiral Berdeak' egitasmoaren barruan ingurumena zaintzeko askotariko ekintzak egin dituzte ikasleek.

Antolatutako jardueren artean, ikastetxe ondoko ingurunean zuhaitzak landatzearena dago. Urtarrilaren 24an, Lehen Hezkuntzako lehen mailakoen txanda izan zen. Otsailaren 28an, berriz, Haur Hezkuntzako bost urtekoak neska mutikoak joan ziren; 100 zuhaitzetik gora landatu zituzten neska-mutikoek, irakasle, guraso talde zein Dulantziko alkatearen laguntzarekin. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago