Koronabirusa

Agurainen ere zaintza sarea antolatu dute gazteek

Erredakzioa 2020ko mar. 15a, 07:00

Zaintza komunitarioa antolatuko dute Agurainen. /Alava Turismo

Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, zaintza komunitarioa antolatu dute sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.

Aguraingo gazteak ere antolatzen ari dira, koronabirusaren ondorioz sor daitezkeen arazoei aurre egiteko. Hala, sare bat antolatu dute bereziki behar handiena duten herritarrei etxeko errekaduekin edota zaintza lanekin laguntzeko. Horretan parte hartzeko prest dagoen aguraindar orok edota laguntza behar duenak 622 22 97 29 telefonora deitu dezake.

"Erosketak egitera atera ezin direnei, bakarrik daudenei edo seme-alabak zaindu ezin dituztenei" laguntza eskaini nahi diete. "Zaintza komunitarioan aurrera pauso bat eman nahi dugu", azaldu dute Latsarri Gaztetxeko kideek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago