Aguraingo sarreran bi kartel daude: kartel nagusiak ongi etorria ematen die herrira sartzen direnei; bestea Agurainen Euskaraz dioen kartela da, 2016an bertan egindako 75 Ordu Euskaraz ariketa sozialaren harira ipinitakoa.
Lehenengo kartelean "Euskal Herria" eta "Basque Country" hitzak marratu dituzte, esprai beltzarekin; bestean, "Euskaraz" hitza ezabatu nahi izan dute.
"Horrelako ekintzek ez dute lekurik egungo gizartean", adierazi du Lautadako Euskararen Komunitateak, eta elkarbizitza oztopatzen dutela salatu du: "Eraso eta intrantsigentzia guztien gainetik, Lautadan eta Agurainen, euskararen erabilera sustatzen jarraituko dugu".