2020/03/26 09:30

JARDUNALDIA

[BERTAN BEHERA] 'Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?' Mintegirako izen-ematea

[BERTAN BEHERA] 'Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?' Mintegirako izen-ematea
Dulantziko kultura etxean, Lautada Dulantzi

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Martxoaren 26an, osteguna, 9:30etik 13:30tara, Dulantzin, Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak talde batean nola adostu prozesuan sakontzeko mintegi bat antolatuko du Lautadako Euskararen Komunitateak (LEK) ondorengo izenburuarekin: Nola adostu talde batean Euskaraldiaren hizkuntza-praktika berriak?

Izena emateko 25 euro ingresatu behar da eta inskripziorako datuak bete, Lautadaneuskaraz.eus webgunean.

Hona hemen egitaraua:

9:30. Ongi Etorria
Dulantziko Udala, Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia

9:45. Zein faktorek eragiten dute adostasuna lortzeko? Andere Ormazabal, Ainhoa Narbaiza (Joxemi Zumalabe)

10:15. Nola izan portaera asertiboa hizkuntza-praktika berriak adostu nahi dituen talde batean? Ainhoa Lasa (EMUN)

10:45. Zergatik begiratu hizkuntza-praktikei talde ikuspegitik? Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)

11:15. Udal lantalde batean, nola proposatu hizkuntza-praktika berriak adosteko? Iraitz Lazkano (UEMA)

11:45. Kafea

12:30. Enpresaren eta langilearen interesen ikuspuntutik, zein argudio eman hizkuntza praktika berriak adosteko lantalde batean? Karmelo Ayesta

13:00. Zein pausu eman du Mugimendu Feministak hizkuntza-praktika berriak adosteko? Alazne Beltran de Lubiano (Bilgune Feminista)

13:30. Itxiera

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago