Lautadako landa-inauterietako erakusketa Agurainen

Erredakzioa 2020ko ots. 24a, 13:49

Lautadako landa-inauterietako argazki eta pertsonaien erakusketa egin dute Aguraingo Zabalarte aretoan, otsailaren 25era arte. Erakusketa 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke.

Panpin bat iseka artean paseatzen da Lautadako herri batzuetan, eta, epaiketa baten ondoren, sutara kondenatzen dute. Ilarduiako, Eginoko edo Andoingo lastozko gizona, Okarizeko gizon gaiztoa, Markitos Zalduondon edo morrokoa Agurainen. Herritarrek jasandako gaitz guztiak egozten zaizkie pertsonai hauei.

Zabalarteko erakusketak hainbat gune ditu, eta azalpenak euskaraz zein gaztelaniaz topatu daitezke. Bertan, hainbat herritako jaietan erabiltzen diren pertsonaien irudiak ikus daitezke, besteak beste.

80ko hamarkadan garatu ziren inkestekin eta Carlos Ortiz de Zarateren El invierno se viste de fiesta liburuan egindako lanekin lagunduta, Aguraingo Herri Inauteriak taldeak antolatu du erakusketa, landa inauteria ezagutarazteko asmoarekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide