Gizon bat hil da Aguraingo nekazaritza lantegi batean

Erredakzioa 2019ko abe. 19a, 18:43
Bi zaurituak Santiago ospitalera eraman dituzte. / EITB

Lan istripua pneumatiko baten eztandaren ondorioz gertatu da; beste bi lagun zaurituta eraman dituzte ospitalera.

Pneumatiko baten eztandaren ondorioz, 68 urteko gizonezko bat hil da Aguraingo Cariñanos nekazaritza makineria lantegian, Gurutzebideko poligonoan; 13:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak jakinarazi duenez, traktore baten gurpil bat puzten ari zen eztanda egin duenean.

Hildakoaz gain, bi pertsona zauritu dira eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dituzte; "zauri larriak" dituzte, ezagutzera eman dutenez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide