Aguraingo kanpoko udal igerilekuetako udako denboraldia amaituta, maskotentzako egun berezi bat prestatu dute. Larunbat honetan, irailaren 14n, bertan bainua hartzeko aukera izango dute txakurrek. 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean izango dute aukera horretarako.
Animalia guztiak heldu batek lagunduta joan beharko dira, eta honek animaliaren ardura izango du. Maskotaren jabearen NANa eta animaliaren osasun-txartela eramatea derrigorrezkoa izango da. Maskota bakoitzeko, euro bat jasoko du Apasos animalien babeserako elkarteak.
Udaletik jakinarazi dutenez, animalien eta herritarren arteko "elkarbizitza hobetzeko ekimena" izango da larunbatekoa.