Arabako 69 urteko gizon bat da igandean Langarikako urmaelean iragan igandean hilda aurkitu zuten pertsona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak gizona identifikatzeko lanak amaitu ditu, eta izapideak abiatu ditu.
Igandean bertan hasi zituzten hura bilatzeko lanak, herritar batek ur-bazterrean arropak aurkitu eta Ertzaintzari horren berri eman ostean. Arabako suhiltzaileek topatu zuten gorpua, arratsaldean