Gizon baten hilotza aurkitu dute Langarikako urmaelean

Erredakzioa 2019ko uztailaren 15a

Ertzaintza lanean aritu zen Langarikako urmaelean. SOSDEIAK

Auzitegiko institutu anatomikora eraman dute.

Iruraiz-Gaunako Langarika herriko urmael batean gizon baten gorpua aurkitu dute igande arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Herritar batek arropak aurkitu zituen goizean, urmaelaren bazterrean, eta Ertzaintza deitu zuen. Bertara hurbildu ziren Larrialdietarako Zerbitzuetako ertzainak, eta arratsalde partean aurkitu zuten gizonaren gorpua. Auzitegiko institutu anatomikora eraman dute, autopsia egiteko.

Segurtasun sailak azaldu duenez, inork ez du desagerpenik salatu inguruan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago