Euskaraldiaren simulakroa egingo dute Lautadan

Erredakzioa 2019ko uzt. 1a, 13:49

Urriaren 7tik aurrera banatuko dituzte Euskaraldian parte hartzeko txapak. / Alea

Urriaren 21etik 27ra arte egingo dute, entitate berrien babesarekin.

2020ko Euskaraldiaren simulakro txiki bat egingo dute Lautadan, zazpi egunez: urriaren 21etik 27ra. 2018an bezala, ahobizi eta belarriprestek parte hartuko dute, eta edizio berri honetan entitateek sortuko dituzten arigune berrietako kide guztiekin.

2019 eta 2020ko berrikuntza hauxe da: elkarte, lantegi, denda, ikastetxe edo instituzioek erraztasunak eman behar dituzte, entitateak parte-hartzaile izango dira, erabakiak eta neurriak hartuko dituzte. Euskaraz ulertzen dutenak aktibatu behar dituzte, aireguneak sortuz edo kideak babestuz.

Lautadako aurtengo simulakroan ez da izena eman behar, baina txapak banatuko dituzte urriaren 7tik aurrera. Hona hemen argibide guztiak: https://lautada.euskaraldia.eus/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago