Iruditan

Greba mugagabean daude Aguraingo DHLn

Erredakzioa 2019ko mai. 30a, 06:15

Mobilizazioak hasi dituzte DHLk Agurainen duen plataforma logistikoan, hitzarmen kolektiboaren alde. / ELA

Zortzi hilabeteko negoziaketen ondoren, DHL Agurain zentroko langileak greba mugagabean sartu dira, hilaren 23an hasita.

Langileen esanetan, zuzendaritzak hitzarmen kolektiboaren edukiak "hustu" nahi ditu, Arabako merkantzien garraioari buruzko hitzarmenari lotu nahi dituelako soldaten igoerak. Gaur egun, 110 bat lagunek lan egiten dute Aguraingo logistika zentroan, eta, horietatik 80 inguru hitzarmen kolektiboari lotuta daude. Bestetik, zuzendaritzak soldata maila bikoitza mantendu nahi duela diote, eta aldi baterako kontratazioetan "iruzurra" dagoela uste dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago