Gizon bat hil da Araian, auto batek harrapatuta

Erredakzioa 2019ko apirilaren 12a

Araia inguruan jazo da istripua. AFA

A-3020 errepidean jazo da istripua, goizeko 7:00ak aldera.

Gizon bat hil da gaur Araia herrigunetik bost bat kilometrora, ibilgailu batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Arabako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, istripua A-3020 errepidean gertatu da, 32. kilometroaren parean, Zalduondoruntz doan bidean. Ezbeharra 07:05ean gertatu da. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago