Araiako industriaguneko sarrera hobetzeko 430.710 euro inbertituko dira

Erredakzioa 2019ko ots. 6a, 11:47
Aste honetan onartu du Asparreneko Udalak aurrekontua. ALEA

Asparreneko Udalak 2019ko aurrekontuak onartu ditu.

EH Bilduren gobernu taldeak aurkeztutako 3,2 milioi euroko aurrekontua onartu du Asparreneko Udalak, Asparrena Bidean eta Candidatura Independiente de Asparrena udal taldeen babesarekin. Udalak adierazi duenez, onartutako aurrekontu proiektuak herritarren eta oposizioko talde politikoek egindako proposamen gehienak jaso ditu.

Aurrekontuetan jasotako partida nabarmenen artean dago industriaguneko sarrera hobetzeko zuzendutako 430.710,24 euroko partida. Halaber, erreka inguruko parkearen lanak egiteko 45.000 euro bideratu dituzte, eta igerilekuen sarrera eta aldagelako obrak gauzatzeko 137.822,15 euroko partida. Diru kopuru gutxiagoko beste hainbat ekimen mantentzeko hautua ere egin dute aurrekontuetan, izan ere, gazteen heziketa programa mantendu egingo da 2019an nahiz eta dirulaguntzarik ez izan.

Inbertsio plana

Aurrekontu proiektuarekin batera 725.000 euroko inbertsio plan bat ere aurkeztu du udal gobernuak. Txelo Auzmendi alkateak adierazi duenez, "bertan jaso diren inbertsioen artean daude udalerriarentzat estrategikoak diren eskola publikoaren isolamendu termikoaren lehen fasea (200.000 euro), araztegian eguzki plaken instalazioa (90.000 euro), kirol guneko inguruetan aparkaleku berriak egitea (80.000 euro), igerilekuko taberna egokitzeko lanak (50.000 euro), anbulatorioan pediatria gela berria eraikitzeko lanak (35.000 euro), polikiroldegi zaharra berregokitzeko proiektua (35.000 euro) eta Gaztasaparoi txabola berritzeko lehen fasea (20.000 euro)".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide