Klaratarren baratza birmoldatzearen kontra bozkatu du gehiengoak

Erredakzioa 2019ko urt. 14a, 10:29
Santa Klara komentua, Dulantzin. ALEA

Arkeologia ezagutzeko lorategi publiko bat eta bost etxe eraiki nahi zituen Udalak.

Dulantziko bizilagunen %75 inguruk Klaratarren baratza birmoldatzeko planaren kontra bozkatu du. Dulantziko biztanleen %25k parte hartu du igandean ospatutako herri-galdeketan. 

Zehazki, Herriko Hiri Antolakuntza Plan Orokor berriak aurreikusten duen ekimen baten inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi zuen Udalak. 2016an, behin-behinekoz onartutako plan horrek 3.700 metro karratu inguruko baratza hori bi zati nagusitan banatzea proposatu zuen: arkeologia ezagutzeko gunea izango lukeen lorategi publiko bat, batetik; eta atxikitako bost etxe eraiki ahal izateko ingurune bat, bestetik. Herritar guztiak ez ziren proposamenaren alde agertu, eta hori dela eta, erabaki du Udalak herri galdeketa deitzea. Hain justu ere, proiektuak aurreikusten dituen aldaketen edo gaur egun dagoen bezala uztearen alde ote diren galdetuko zaie bertakoei.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide