Tokiko produktua nagusi, Lautadako IX. Topaketa Gastronomikoetan

Erredakzioa 2018ko aza. 2a, 09:02

Patata, perretxikoak eta onddoak, ehiza, ogia eta Idiazabal artzai gazta izango dituzte oinarri.

Azaroaren 30era arte Lautadan egingo diren topaketa gastronomikoen bederatzigarren edizioan tokiko produktuak izango dira protagonistak. Sei jatetxek parte hartuko dute topaketan: Aguraingo El Gordo, Araiako Araia sagardotegia eta Zubigain jatetxea, Argomaizko Aletegi jatetxea eta Alaitzako Señorio de Alaizako jatetxea. Horietan guztietan sasoiko produktuak dastatzeko aukera izango da, hala nola, patata, perretxiko eta onddoak, ehiza, ogia eta Idiazabal artzai gazta.

Arabako Lautadako Topaketa Gastronomikoak eskualdea ezagutarazteko helburua ere badauka. Hori dela eta, gastronomiarekin batera, lau esperientzia-opari banatuko ditu aukeran, asetasun inkesta beteko duten parte hartzaileen artean: Gazeo, Alaitza, Añua eta Arbuluko eliz margotuetara, Asparrenako Apotako mikologia parkera, eskualdeko gaztandegietara (Azkarra Galarretan, La Leze Ilarduian eta Olano Eginon) zein Aguraingo hiribildura egingo diren bisita gidatuak doakoak izango dira egun hauetan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide