5.607 eurotan saldu dute Galarretako Azkarraren gazta Gernikan

BUSTURIALDEKO HITZA/ Lander Unzueta Lekerikabeaskoa 2018ko urr. 30a, 11:58
Urriko Azken Urriko azoka ospetsua egin dute Gernikan. BUSTURIALDEKO HITZA

Gernikako Urriko Azken Asteleheneko gazta onenaren saria eraman du Galarretako Azkarra gaztandegiak.

Gernikako Urriko Azken Asteleheneko gazta gozoena, epaimahaiaren arabera,  Galarretako Azkarra izan da. Gazta onenaren  prezioak, iazkoarekin alderatuta, behera egin du aurten. 5.607 euro ordainduta erosi du Gernika-Lumoko Xaibor diskofestak gazta erdia. 

Bestetik, bigarren saria Legazpiko Aitor Mantxola ekoizleak eraman du. Ohikoa den bezala, Jose Antonio Bastegieta Markok-k gidatu du gaztaren enkantea.

Gorka Azurmendi, Gazta onenaren irabazleak: "Gaur irabazi dudan moduko sariekin, aitorpen horiekin, gazta onak egiten jarraitzeko indarrak lortzen dituzu".

 

Zer suposatzen du zuretzat lehen saria irabazteak?

Egia esan ez nuen espero, sari bat lortu nuen lehenengo aldia hemen izan zen orain dela zortzi urte. Izugarria izan da Gernikan lehen saria lortzea. Sei urte eman ditut bertan parte hartzen, bigarren edo hirugarren postuan geratzen. Egunen baten irabazteko txanda iritsi behar zen eta gaur heldu da. Hemen irabaztea itzela da niretzako.

Zer da burutik pasa zaizun lehenengo gauza?

Nire aita. Berari esker nago bertan, eta bera izan da burutik pasa zaidan lehenengo gauza. Oso pozik nago.

Zenbat denbora daramazu gaztak egiten? Nola hasi zinen?

Zortzi urte. Nire anaiak ardiak zituen, eta krisiarengatik sartu nintzen lan honetan, beragaz batera. Beti ibili gara txapelketetara aurkezten, eta hainbat sari irabazi ditut: Erromara joan naiz gaztagaz, Ordiziako podiumera igo naiz, urrezko dominak eraman ditut etxera… baina Gernikan irabazten dudan lehenengo aldia da, eta ez nuen hau espero.

Albiste hau BUSTURIALDEKO HITZAK argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide