Gereñuko Audikana Saez de Bikuñak zilarra irabazi du Pirinioetako artisau-gaztaren lehiaketan

Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 12:17
Seo de Urgellen ospatu da Piriniotako gazta azoka.

Izoriako gaztandegiak brontzea lortu du gazta freskoaren kategorian.

Gereñuko Audikana Saez de Bikuña Idiazabal gaztaren gaztandegiak Pirinioetako artisau-gazta lehiaketan zilarra  irabazi du, ardi esnez egindako gazta modalitatean. Aiaraldeko Izoria S.L gaztandegiak, berriz, brontzea lortu du, gazta freskoaren kategorian. Lehiaketa Kataluniako Seo de Urgellen ospatzen da, Fira de Sant Ermengol azokan, eta Pirinioetako gaztek parte hartzen dute (katalanak, aragoiarrak, frantsesak eta Euskal Herrikoak). Aurtengo azokan 120 gaztagile aurkeztu dira lehiaketara.

Gazta lehiaketaz gain, Pirinioetako artisau-gazta azoka honetan gaztazaharra lehiaketa ere antolatzen da, eta Idiazabal izendapeneko Ilarduiako La Leze gaztandegiak brontzea eraman du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide