Arabako Diputazioak amaitu du Egilazko Aitzkomendi dolmenaren inguruak leheneratzen; hain justu, zahartutako egiturak kendu dituzte eta tokiko landare espezieak ere landatu dituzte.
Ibilbide berria
Diputazioko ordezkariek dolmenera egindako bisitan iragarri dute dagoeneko amaitu dutela oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berde berriaren proiektua idazten, monumentu megalitiko hau Ametzaga, Asparrena, Araia, Zalduondo eta Agurainekin lotzeko. Ibilbideak 15 kilometro izango ditu.