Bi hildako izan dira Asparrenean izandako istripu batean

Erredakzioa 2018ko ira. 26a, 15:37
Egino parean gertatu da ezbeharra. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Kamioi batek eta auto batek izan dute ezbeharra, Egino parean.

Bi lagun hil dira gaur A1 errepidean izandako istripu batean. 14:00ak aldera gertatu da ezbeharra. Antza denez, Gasteizerako noranzkoan, geldirik zegoen kamioi baten kontra talka egin du auto batek. Kotxean zihoazen bi lagunak hil dira bertan.

Ertzainak, suhiltzaileak eta osasun arloko langileak ari dira une honetan han lanean, eta itxita dago errepidea zati horretan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide