Egileor ibaira heldu zen tratatu gabeko isurketa ikertzen ari da URA, iragan astean arrain eta karramarro ugari hilik agertu zirela jakin ostean. Uraren Euskal Agentziaren teknikariak isuria non sortu den ari dira ikertzen, eta agentziak azaldu duenez, aukera handia dago Aldanondo gaztandegiko sutearekin lotura izatea.
Ikerketa amaituta, URAk erabakiko du zein errekerimendu egingo dituen, eta zein neurri hartuko dituen, beste isuririk egon ez dadin.
URAren ikuskariak abuztuaren 13tik bertatik Aldanondo gaztandegian izandako sutea itzaltzearen eraginen jarraipena egiten ari dira. Abuztuaren 20an, gainera, 112 telefono zenbakian salaketa jaso zuten Egileor ibaian dozenaka arrain eta karramarro hilik agertu zirelako, eta segurtasun-protokoloa abian jarri zuten,