Sutea Aguraingo Aldanondo gaztandegian

Erredakzioa 2018ko abu. 13a, 11:29
Irudia: @112_SOSDeiak

Fabrikaren bi herenak kiskali ditu suak.

Agurainen dagoen Aldanondo gaztandegia kiskalita geratu da goizaldeko 1:15ak inguruan piztu den sute baten ondorioz. Ertzaintzak jakinarazi duenaren arabera, ez dago zauriturik, ordu horretan ez baitzegoen inor Litutxipi industrigunean kokatutako fabrikan.

Suhiltzaileek jakinarazi dutenaren arabera, eraikinaren bi herenak ia kaltzinatuta geratu dira sutearen ondorioz eta goizeko lehen orduan sutea kontrolpean izan arren, lanean jarraitzen zuten bertaratutako suhiltzaile taldeek. 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide