Pertsona bat hil da Donemiliaga parean izandako istripuan

Erredakzioa 2018ko uztailaren 16a

Istripuan pertsona bat zendu da. ARABAKO SUHILTZAILEAK

Irungo noranzkoan zihoan furgoneta bat bidetik atera da eta bertan hil da gidaria.

Pertsona bat hil da A-1 errepidean, Donemiliagan, gaur goizean izandako istripu batean. 07:30ean izan da ezbeharra.

Irungo noranzkoan zihoan furgoneta bat bidetik atera da eta bertan hil da gidaria. Ertzaintza, anbulantziak eta suhiltzaileak bertara heldu direnerako, 385. kilometroan, hilik zegoen gidaria.

Gertatutakoa ikertzen ari dira orain; Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago