Tornado batek Legaireko basoa txikitu du

Erredakzioa 2018ko uzt. 6a, 12:51

Legaireko basoko dozenaka zuhaitz bota zituen asteazkenean tornado batek; Euskalmeteko Jose Antonio Arandak egiaztatu du bi hektarea baino gehiago kaltetu dituela.

"Harrigarria da" esan du Euskalmeteko arduraduna Jose Antonio Arandak. Entziako mendilerroan, Legaireko basoan, tornado batek dozenaka pago bota eta txikitu zituen, asteazkenean. Ezohiko fenomenoak bi hektarea baso baino gehiago kaltetu dituela egiaztatu du Arandak. 

Gaur goizean izan dira Legairen Eusko Jaurlaritzako arduradunak: "Toki batzuk zeharo suntsitu ditu tornadoak. Bost eta hamar metroko altueran apurtuta daude zuhaitz batzuk, eta besteak errotik atera ditu; horietako batzuk, 60 zentimetroko diametroa dute. Ikaragarria da". Asteartean, drone bat erabiliko dute Entziako mendilerroan tornadoak egin duen triskantza hobeto baloratzeko. Halaber, Arabako Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek botatako zuhaitzen bolumenaren kalkuluak egingo dituzte. Bizilagunek esan dutenez, "egurra asko dago lurrean, eta uda amaitu baino lehen atera beharko da".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago