Asparreneko gasolindegi baten alboan Alemaniako neska gazte baten hilotza aurkitu dute 15:00ak aldera, El Diario Norte agerkariak jaso duenez, garraiolari batek hil duela aitortu eta gero. Emakumeak indarkeria zantzuak ditu.
Garraiolariak egindako aitortzaren ostean topatu ahal izan dute gorpua, hainbat gune arakatu eta gero. Polizia iturrien arabera, gizona atxilotuta dute Alemanian. Oraindik ez dakite zein den hildako emakumea.