Faemino y Cansado, Araiako Umore jaialdiaren 25. urteurrenean

Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 10:01

Faemino y Cansado bikotea

Abuztuaren 11tik 15era izango den jaialdian Quien tuvo retuvo! antzezlana aurkeztuko du bikoteak.

Umore antzerki jaialdiko programaren lehendabiziko gonbidatuek, Faemino y Cansadok, haien azken antzezlana aurkeztuko dute Araian, Quien tuvo retuvo! antzezlana, haien ohiko estilo absurdoarekin.

Angel Javier Pozuelo Gomez (Javier Cansado) eta Juan Carlos Arroyo Urbina (Carlos Faemino) bikotea 80. hamarkadan elkartu eta haien lehendabiziko oholtza Madrilgo El Retiro parkea izan zen. Geroago, La2 katean ezagunak egin ziren El orgullo del tercer mundo saioarekin. Programaren bitartez, jarraitzaile sutsuen multzoa osatu dute gaur egun arte.

2018ko Araiako Umore Jaialdiaren sarrerak uztailaren amaieran egongo dira salgai, aurkezpen ofiziala eta jaialdiaren kartelarekin batera.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide