AHTrik EZ Lautada plataformak iragarri duenez, manifestazioa egingo dute ekainaren 23an Agurainen. Ostiralean, Arabako Batzar Nagusietako alderdi politikoetako ordezkariak Iruñea-Gasteiz konektatzeko Abiadura Handiko Trenaren proiektuak Lautadan eragingo lituzkeen kalteak ikusten egon ziren, eta herritarrek harrera egin zieten proiektuaren aurka zituzten argudioak planteatuz.
Proiektuak eragin handia aurreikusten du zonalde horretan. Izan ere, 900 metroko luzera, 100 metroko zabalera eta 22 metroko sakonera izango lukeen lubaki bat egin beharko lukete. Ondorioz, herria isolatuta geratuko litzateke autobidea eta trenaren artean.
Plataformak aurreko larunbatean Mirutegiko gurutzera antolatutako mendi martxaren bitartez hasiera eman dio ekimen ildoari.
Jardunaldiak Agurainen
Era berean, ekainaren 15ean jardunaldiak antolatu dituzte Aguraingo Harresi Aretoan, 19:00etatik aurrera. Plataformako bozeramale Iñigo Leza, Aramaioko alkate Lierni Altuna eta David Hoyos eta Josu Larrinaga EHUko irakasle eta adituak izango dira hizlariak.