Buruhandien akelarrea, Dulantzin

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko aza. 10a, 09:21

Kuadrillako buruhandien eta erraldoien erakusketa antolatu dute Dulantziko kultur etxean, hilaren 25era arte.

Buruhandien eta erraldoien erakusketa zabaldu dute Dulantziko kultur etxean, IV. Lautada Egunarekin batera. Bertan bildu dituzte Kuadrillako herri ezberdinetako hogeita hamarretik gora pertsonaia. Hainbat herrietako gazteek eta helduek bere eskuekin eginikoak dira. Besteak lantegi profesionaletan erositakoak, Dulantzi, Agurain edota Asparrenekoak. 

Baietz harrapatu! titulupean inauguratu zuten joan den igandean, azaroaren 5ean, erakusketa berezia, eta hilabete honen 25era arte zabalik izango da. Dulantziko Kultura zerbitzuko Maite Martinez de Marañon arduratu da buruhandiak bildu eta erakusketa antolatzeaz, eta David Tavaresek egin du muntaketa lana. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago