Ehiza, onddo eta gazta platerak, Lautadako jatetxeetan

Erredakzioa 2017ko aza. 2a, 12:00
Plater bereziak prestatuko dituzte sei jatetxek. / Alea

Gastronomia jardunaldiak ospatuko dituzte Lautadan, abenduaren 10era arte.

Uso erregosia onddoekin, Idiazabal artzai gazta kroketak, orein kaneloiak eta patata trufatua. Datozen asteetan Lautadako jatetxeek eskainiko dituzten plater batzuk baino ez dira haueak. Abenduaren 10a arte, sei jatetxek Gastronomia Jardunaldietarako prestatuko dituzte horietako batzuk. 

Udazkenarekin batera, gastronomiak  leku berezia izan ohi du Lautadan, eta, Mamitsuak! goiburu, bost elikagai izango dira protagonista aurten: patatak, onddoak, ehiza, gazta eta ogia. Sei jatetxe izango dira 28 eta 35 euro arteko menuak prestatu dituztenak:  Araia Sagardotegia (Araia), Zubigain (Araia), El Gordo (Agurain), Zerua (Agurain),  Aletegi (Argomaiz) eta Señorio Alaiza (Alaitza) jatetxeak.

Kanpaina 

Gastronomia jardunaldiekin batera, turismoari bultzada eman nahi diote Kuadrillan eta udalerriak ezagutzera eman nahi dituzte. Horregatik, lau esperientzia-opari eskainiko dituzte inkesta bat betetzen dutenen artean. Besteak beste, Gazeo eta Alaitzako margoak, Agurain, Asparreneko Apota mikologia parkea eta artzai-gazta gaztandegi bat ezagutzeko aukera izango dute bisitariek Kuadrillan. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide