Arabako Fiskaltzak Zadorra ibaira egindako isurketak ikertuko ditu. Zadorra Bizirik taldeak salaketa jarri zuen irailean, Aguraingo Aldanondo enpresak egindako isurketak salatuz. Ingurumenaren eta naturaren kontrako delitua egitea leporatzen dio plataformak enpresari, "azken urteetan Zadorra ibaira behin eta berriz egin dituen isurketengatik".
Salaketa horretan Aguraingo Udala, Arabako Foru Aldundia eta Uraren Euskal Agentzia erakundeen jarrera ere salatu zuen talde ekologistak. Hala, Arabako Fiskaltzak adierazi duenez, Aldanondo enpresaren eta erakunde publikoen jokaerak ikertuko ditu.