Herbizidak bertan behera utziko ditu Zalduondok

Erredakzioa 2017ko urr. 10a, 11:50
Erabilera publikoko eremuei eragingo die erabakiak.

Osasuna eta ingurumena kaltetuko ez duten metodoekin ordezkatuko dituzte glifosatoa moduko belar-pozoinak.

Herbiziden erabilera pixkanaka bertan behera uztea erabaki du Zalduondok, osoko bilkuran onartutako mozio baten bitartez. Herritarrak, udalerriko urak eta ondare naturalak babesteko helburua duela azaldu dute. 

Glifosatoaren moduko belar-pozoien erabilera kutsakorrak ez diren eta osasuna eta ingurumena kaltetuko ez duten metodoekin ordezkatuko direla azaldu du Gustavo Fernandez Villate alkateak. "Erabaki honen ondorioz, mantenu lanerako denbora areagotu beharko dugula badakigu, baina gure auzokideak osasuntsu bizitzea nahi dugu eta natura, landaretza, lurra eta akuiferoekin arduraz jokatu behar dugu".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide