Aratz mendira egingo duten txangoaren bitartez, larunbatean hasiera emango diote Lautada Ikastolak eta Kulumsport kirol klubak antolatu duten mendi txango sortari.
Hil honetan hasita, eta 2018ko ekaina bitartean, Euskal Herriko zortzi mendi ezagunetara abiatuko dira mendizaleak.
Larunbatean, mendia igotzeaz gain, San Adriango tunela eta erromatar galtzada bisitatzeko aukera izago dute bertaratzen diren lagunek. Izena emateko guregailurrak@gmail.com helbidera jo behar dute interesa dutenek. Orotara, Beriain, Aizkorri, Arrigorista, Txindoki, Gorbeia, Anboto eta Hiru Erregeen Mahaia mendiak bisitatuko dituzte.