12:30ean hasiko dira kontzertuak Faltzesko txalaparta elkartea, Talamako eta Berriketan taldeekin.
Eliza parean talde argazkia atera ondoren, bazkaria izango da; eta ostean, Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo eta Aitor Najeraren bertso saioa. Ilundu arte, Lauko, Hutsun, Tottelka, Amazur, Kimu eta herriko txalapartariak ibiliko dira askotariko ikuskizunak nonahi eskaintzen.