Udarako planak, Araban

Eskualdeko etnografia, Zalduondon

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018ko abu. 23a, 07:00

Museoaren atarian Blas Arratibelen eskultura dago.

Lazarraga-Amezaga jauregia eta Zalduondoko museoa igandeetan publikoari irekita daude (12:00etatik 14:00etara).

Lazarraga-Amezaga jauregia Zalduondoko elizaren ondoan dago kokatuta. Jauregi hori XVI. mendean eraiki zuten, eta, gaur egun, Museo Etnografikoa dago bertan. Museoan, hain zuzen ere, zenbait bilduma daude erakusgai (elementu erlijiosoak, margolanak, zeramikazko lanak eta egurrezko tailak). Edukia heterogeneoa da eta eskualdeko historiaren, geografiaren, etnografikoaren, folklorearen eta artearen askotariko ikuspegiak ilustratzen ditu.

Eraikinaren kanpoko aldean, armarri monumentala eta harrian tailatutako eskultura nabarmentzen dira. Eskultura hori Blas Arratibelen omenez egindako monumentua da; Arratibel bera bertako biztanlea zen, eta bete-betean sustatu zuen herri-kultura. 

Lazarraga-Amezaga jauregia eta Zalduondoko museoa igandeetan publikoari irekita daude (12:00etatik 14:00etara). Antolatutako taldeentzako bisitak hitzar daitezke 945-30 43 93 telefono zenbakira deituta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago