Henaioko kastroa herrixka gotortua zen, Dulantzitik hurbil dagoen muino batean sortua; Brontze Aroaren eta Burdin Aroaren artean okupaturik egon zen, eta ondoren zeltiberiar jatorria zuten lagunen bizitokia izan zen. 1969an eta 1970ean egindako indusketei esker jakin eta erakutsi ahal izan da pertsona horien bizimodua nolakoa zen. Txangoa egin daiteke, interpretazio zentrotik, kastro osoa ezagutzeko. Autoa Dulantziko sarreran utzi behar da, eta kilometro batera dago interpretazio zentroa. Zenbait tauletan azaltzen da Henaioko kastroko bizilagunen bizimodua eta, arkeologia ikerlanean jasotako datuetan oinarrituta, garaiko bi etxe eraiki dituzte, eta bizitza-giroa islatu dute.