Faktoria Lilaren Él nunca me pegó dokumentalaren proiekzioa antolatu du Alternatibak bihar, ekainaren 29an, Agurainen. Emanaldiaren ostean, filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varelarekin eztabaida egingo dute. “Jardunaldi honen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu”, adierazi dute antolatzaileek.
Dokumentalak, ordu erdi eskasean, haien gizon-bikotearen eskutik jasotako indarkeria ez fisikoa pairatu duten hainbat emakumeren lekukotzak jasotzen ditu. “Indarkeria bere forma anitzetan identifikatzeko zailtasunak agerian uzten dituen lekukotasunak dira, baina baita ere hauei aurre egiteko eta jabekuntzarako giltza ere ematen dutenak”.
Emanaldia Aguraingo udaletxeko aretoan izango da, 19:00etan.