Ekoizpen ekologikoa izango dute aztergai Agurainen

Erredakzioa 2017ko mai. 31a, 20:00

EHU, Neiker edota Biolurreko kideek parte hartuko dute ekainaren 26 eta 27ko ikastaroan.

Ekoizpen ekologikoa alor desberdinetatik landu eta eztabaida gune izateko asmoarekin antolatu dute Zientzia eta berrikuntza ekoizpen ekologikoan ikastaroa Agurainen. EHUren eskutik, ekainaren 26 eta 27an izango dira saioak, Zabalarte aretoan.

"Gure helburua laborari, teknikari, ikasle eta interesa duen orori  ikuspegia zabaldu eta ideia berriak erakustea da,  dagoeneko errealitate eta etorkizuna direnak", azaldu dute antolatzaileek. Besteak beste, ekoizpen ekologikoaren inguruko jakintza zientifikoa izango dute ardatz jardunaldiotan,  Neikerreko Lur Epele ikerlaria, EHUko Maite Lacuesta edota Biolurreko Sara Lordaren eskutik. Argibide guztiak uik.eus webgunean aurki daitezke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide