2017/06/16 20:30

BERTSO SAIOA

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'
Aguraingo kale nagusian, Lautada Agurain

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Aguraingo saioan Peru Abarrategi, Jagoba Apaolaza, Aitor Najera, eta Izar Mendiguren izango dira; gai jartzailea Nieves del Alamo izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago