Solas sutondoan solasaldian euskararen egoeraren inguruko gogoeta egingo da. Zer egin den azken urteetan eta zer egin daitekeen hemendik aurrera euskara suspertzeko hainbat arlotan: eskola, aisialdia eta erakunde publikoak. Gonbidatuak Arantxa Antxustegi, Araiko eskolako Euskara Batzordeko kidea, Itziar Bartolomé, Jolaslekuko arduraduna eta Joseba Legarda, Euskara Teknikaria, izango dira.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.