Zalduondok indarkeria pairatzen duten emakumeei eskainiko die parke bat. Estibaliz de Iloa izango du izena. Berak, beste emakume asko bezala, Inkisizioaren jazarpena sufritu zuen eta XVII. mendearen hasieran, sorgina izatea leporatu zioten. Iturbero eta Bidezahar auzoen arteko parkean izango da eta bertan, indarkeria matxistaren aurkako ikurra ere paratuko dute.
Larunbatean, matxoaren 11n, izango da inaugurazio hau, emakumeen omenez antolatu den astean. Eguerdiko 13:00etan hasiko da ekitaldia frontoitik aterako den kalejira batekin. Herriko gazteek plaka jarriko dute eta, ondoren, sorginen dantza egingo dute. Ondoren, herri bazkaria egingo da eta “Andrekale Proiektua” dokumentala proiektatuko da.
Iraileko osoko bilkuran onartu zen ekimen hau. Aurretik, Zalduondok sorginei buruzko hitzaldi bat hartu zuen. Bertan, XVII. mendean eskualdeko pertsona ugarik, horietako asko emakumezkoek, sorginak izateagatik Inkisizioak epaitu zituen.
Guztira, 5.600 orrialde idatzi ziren prozesu horretan baina tomo bakar bat kontserbatu da. F tomo horretan auziperatuen artean, Araiako Catalina Fernandez de Leceak egindako airtortzan, Zalduondoko hainbat sorgin aipatzen dira, horien artean, Estibaliz de Ylloa. Bere esanetan, Estibaliz de Ylloak sorgin egin zuen.