Eraso sexista bat salatu dute Asparrenean

Erredakzioa 2016ko abenduaren 13a

Araian gertatu zen atzo arratsaldean. Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak biharko.

Asparreneko Udalak atzo arratsaldeko 8etan emakume batek Araiako Ilarduibide kalean eraso sexista bat jasan zuela iragarri du ohar baten bidez. Erasoa salatzeko, elkarretaratzea deitu du biharko, asteazkenean, 19:00etan, Herriko Enparantzan.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago