Diputatuen Kontseiluak Dulantziko araztegia hobetzeko beste urrats bat egin du eta obrak esleitzeko baimena eman du, guztira, 393.010 euroko aurrekontuarekin. Itola eraikuntza enpresa izango da lanak egiteko arduraduna. Urak bereizteko obra gauzatuko dute eta horren eraginez, Zadorra ibaira isurtzen diren uren kalitatea hobernu egingo dela adierazi du Aldundiak.
Enpresak hiru hilabeteko epea izango du obra egiteko.
Araztegi berria Urbisun
Era berean, Mendialdean kokatzen den Urbisu herriak arazketa sistema berri bat izango du. Inbertsioa 139.606 eurokoa izango da, hiru hilabeteko epean gauzatzeko, eta, obra horiei esker, eragotzi egingo da hiriko hondakin urak zuzenean Istora ibaira isur daitezen.