La Leze gaztandegi arabarrak 2016ko Artzai Gazta lehiaketa irabazi du

Erredakzioa 2016ko urriaren 31

Irudia: @queso_idiazabal

Orain bi aste Piriniotako artisau gazten lehiaketan urrezko domina lortu zuen Ilarduiako gaztandegiak.

Arabako La Leze gaztandegiak asteburuan Idiazabalen ospatu den 2016ko Artzai Gazta lehiaketa irabazi du. Nafarroako Ricardo Remiro gaztandegiak lortu du bigarren saria, eta Gipuzkoako Mausitxak, berriz, hirugarrena.

 Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako gaztarik onenak aurkezten dira urtero Artzai Gazta elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatzen duten lehiaketara. Aurten, XXXIII.edizioa ospatu dute eta txapelketa ezberdinetako 40 gaztarik onenak izan dira lehian eta azkenik Ilarduiako gaztandegia izan da garaile.

Orain egun batzuk beste sari bat lortu zuen Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregiren gaztandegiak, izan ere, Piriniotako artisau gazten lehiaketa Urrezko domina eskuratu zuen.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago