Irantzu Lekue artistak gidatuta, auzolanean kolorea eman diote egun hauetan Egilatzeko garbitoki zaharrari. Gazte eta nagusiak tartean, herritar ugariren artean horma-irudi koloretsua prestatu dute. Larunbat honetarako amaitu eta inaugurazio berezia egin nahi dute.