alea.eus

Ozetako bizilagunek saria jasoko dute, puntu berde mugikorra erabiltzeagatik

Saioa Fdz. de Arangiz 2016-04-25 13:49   Ingurumena  Lautada  Barrundia

Herri horretako familien % 25ak sarritan erabiltzen du zerbitzu hori, besteak beste, pilak, bateriak, olioa eta mugikorrak bezalako hondakin bereziak birziklatzeko.

Arabako Foru Aldundiak Ozetako bizilagunei saria emango die gaur arratsaldean, puntu berde mugikorra gehien erabiltzen duen herria izateagatik.

Izan ere, herri horretako familien % 25ak sarritan erabiltzen du zerbitzu hori, etxeko hondakin bereziak birziklatzeko erabiltzen dena, besteak beste, pilak, bateriak, fluoreszenteak, bonbillak, olioa, tonerrak, erradiografiak, mugikorrak eta CDak.

Saria Javier Ugarte Ozetako Administrazio Batzarreko lehendakariak jasoko du, eta Arabako Foru Aldundiaren egoitzan emango da; gainera, Barrundiako eta Aguraingo Kuadrillako ordezkariak izango dira bertan.

 Arabako 349 herritan

Guztira, Arabako 349 herrik dute aukera puntu berde mugikorraren foru zerbitzu hau erabiltzeko. Iaz Arabako landa zonako 3.759 bizilagunek erabili zuten zerbitzu hori, eta, hartara, 38,8 tona hondakin birziklatu zituzten.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa