Euskal ilustratzaileekin hitzordua Dulantzin

Itsaso Estarrona 2016ko mar. 30a, 11:56

Ilustrazioaren zaleek hitzordua dute ostiral honetan Dulantzin: 'En abril, cerdas mil' erakusketa irekiko dute. 

Hamahiru euskal ilustratzaileren 25 lan ezagutzeko aukera izango da asteburu honetatik aurrera Dulantziko La Cuadra arte galerian. 'En abril, cerdas mil' erakusketa irekiko du Gasteizko Cerdas kolektiboak ostiralean 19:00etan. 

Ilustratzaileen lana Euskal Herrian ezagutarazteko lan egiten du Cerdas kolektiboak eta, hain zuzen, horren inguruko ilustrazioak egin dituzte Gasteizko, Bilboko, Donostiako eta Bera eta Getxo bezalako herrietako sortzaileek. Egileak inaugurazio ekitaldian egongo dira. Bestalde, txerriz jantzita joaten direnen artean sari bat banatuko dute, mozorrorik onenarentzat.  

Gora el amor

Egunotan, bestalde, bere fanzinearen azken zenbakia zabaltzen ari da Cerdas kolektiboa: 'Gora el amor, erretzeko postalak'. Guztira 18 postal biltzen ditu lanak, eta Dulantzin salgai egongo dira, baita Gasteizko alde zaharreko Zuloa liburu-dendan, besteak beste. Internet bidez ere erosi daiteke, colectivocerdas.bigcartel.com helbidean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide