Michelinek instalazio berriak inauguratu ditu Araian

Erredakzioa 2016ko martxoaren 4a

Bien bitartean, Gasteizko lantegiko langileek lanuzteak egitera deituta zeuden gaurko, gehiengo sindikalak ez baitu lan hitzarmenaren proposamena sinatu.

Gaur goizean Michelin enpresak instalazio berriak inauguratu ditu Araian. Zehazki, 30.000 metro koadro handitu du Asparrenan kokatzen den biltegia eta "abangoardiako zentro logistiko" bilakatu du, Arabako Foru Aldundiako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek inaugurazioan adierazi duen moduan.

13 milioi euro inbertitu dira handitze-lanetan eta 100-150 langile gehiago egotea ahalbidetuko du. Instalazio hauetan Betoñuko lantegian fabrikatzen diren pneumatikoak biltzen ditu Michelinek.

Gasteizko langileen lanuzteak

Bitartean, Gasteizko fabrikako 3.500 langileak lanuzteak egitera deituta zeuden gaurko, oraindik Gasteizko Michelineko gehiengo sindikalak ez baitu lan hitzarmenaren proposamena sinatu.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago