Aurtengo Araba Euskarazeko Geroari Begira abestiaren bideoklipa grabatu zuten igandean Agurainen. Egun batez, Aguraingo Alde Zaharra plato erraldoi bilakatu zen, non ehunka ume, guraso eta irakasle elkartu ziren aurtengo edizioaren bideoklipan parte hartzeko. Horietako asko aurtengo edizioaren kamiseta jantzita joan ziren hitzordura. Dirty Short Films ikus-entzunezko ekoizlea arduraduta zen grabazioaz.
Goizeko 9.30ean elkartu ziren parte hartzaile guztiak San Juan plazan eta hortik Santa Maria plazarantz abiatu ziren, ibilbidean irudi ezberdinak grabatzen zituzten bitartean. Bertan grabaketako azken irudiak hartu eta txistorrada batekin amaitu zuten saioa.
Bideoklipan herriko leku ezberdinak agertuko dira eta besteak beste, otsailaren 26an grabaketaren bigarren zatiari ekingo diote, oraingoan, Lautada ikastolan bertan.