Barrundiako Udalak eta Larreako Kontzejuak Joan Perez de Lazarragaren plaka berritu dute. Jatorrizko plaka hondatuta zegoenez, bi erakundeek plaka berria jartzeko erabakia hartu zuten 2015eko abenduan eta azken astean lanak bukatu ondoren, dagoeneko ikusgai dago Larrea herrian, Perez de Lazarragaren jaiotetxe ondoan.