2016/03/19 19:00 - 20:30

IKUS-ENTZUNEZKOA

ARAIA: LABURBIRA 2016, Film laburren XIII. zirkuitua

ARAIA: LABURBIRA 2016, Film laburren XIII. zirkuitua
Andra Mari aretoa, Lautada Asparrena

Ate joka da hamahirugarrenez LABURBIRA! Aurten ere euskarazko zortzi ekoizpen fresko-fresko dakartza, hunkituko zaituzten istorio anitzez kargatuta. Izan ere, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileek ez dute etenik, kalitatezko lanak egiten jarraitzen dute.

2016ko otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, 27 herri bisitatuko ditu film laburren zirkuituak: Araia, Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Bergara, Berriozar, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Guardia, Hernani, Hondarribia, Igorre, Larraintzar, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Sondika, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil eta Zumaia. Hurrengo geltokia Araia izango da.

Zeuk ere bertatik bertara ikusiko duzu: barrea, beldurra eta tximeletak piztuko zaizkizu sabelean ordu eta erdi inguruko emanaldi honetan. Geureaz gozatzeko prest?

  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Andra Mari aretoa
  • Eragilea: Asparrenako Udala

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago