Araba Euskarazen kanta aurkeztuko dute Agurainen

Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 10:03

Hilaren 22an izango da aurkezpena, 18:00etan Harresi Aretoan.

Geroari begira lelopean,  Araba Euskaraz ikastolen aldeko jaia ospatuko dute datorren ekainaren  19an Agurainen. Aurretik, baina, jaian izango dena aurkezteko ekitaldia egingo dute datorren ostiralean, hilaren 22an, Agurainen bertan. 18:00etan elkartuko dira, Harresi aretoan. 

Ekaineko jaiaren inguruko guztiak aurkeztuko dituzte, tartean  Aguraingo hainbat lagunek prestatu duten kanta. Kontzertu akustikoa eskainiko dute Harresi aretoan biltzen direnentzako, eta aurrerago Hedatu taldea arduratuko da kantatzeaz.

Aurtengo Araba Euskaraz Lautada ikastolari bultzada emateko baliatuko dute. Halaber, Aguraingo AEK-k egiten duen lana nabarmenduko dute, omenaldi baten bitartez; helduen euskalduntzean izan duen eta duen garrantzia azpimarratu nahi dute.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide